XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenengoa Joannes Leizarraga kalbinistaren Iesvs Christ gvre Iavnaren Testamentv Berria izan zen, Nafarroako erreginaren laguntzarekin 1571ean argitara emana, lapurteraz.

Katolikoen artean, Joanes Haraneder dugu lehenengoa, Donibane Lohizuneko semea eta apaiza.

Bere Testament Berria lapurterako euskaraz 1740an burutu zuen; baina ehun urte igaro ziren, beste bi apaizek M. Harriet eta P. N. Dassancek berrikusi eta, zenbait zuzenketa egin ondoren, 1855ean argitaratu arte.

Duvoisin kapitainak 1865ean argitaratu zuen bere Bible Saindua, hau ere lapurteraz itzulia, Itun Berria beronen azken zati duena.

Baina argitarapen hau hizkuntzalarien zerbitzura egina izanik, Erromako baimenik gabe egina izan zen, eta ez zuten kristauen fede hezieran erabili.

Geroago, ordea, joan den mendearen azken aldera, Haristoy apaizak Ebanjelio Saindua euskaraz argitara eman zuen Duvoisinen itzulpena oinarri harturik eta behar diren baimen eta chehetasun guztiekin.

Bada, azkenik, joan den mendean itzulitako beste Testamentu Berri bat, Fray Jose Antonio de Uriartek gipuzkeraz itzulia eta oraindik argirik ikusi ez duena.

Gure mende honetan egindako itzulpenak jatorrizko grekotik eginak izan dira, baina goi mailako hizkuntza zerabilten edota Ebanjelio hutsa ematen zuten eta ez Itun Berri osoa.

Hauetan lehenengoa Olabideren Testamentu Berria daukagu, 1931n argitara emana eta gero, aldaketa aundirik gabe, haren Idazteuna Itun Zar eta Berria argitarapenean sartua (1958).

Arantzazuko fraile talde batek Lau Ebanjelioak argitaratu zituen, gipuzkeraz, 1961ean.

Hauek ziren, liturgiako itzulpen taldea lanean hasi zenean, eskura zeuden itzulpenak.

Eta aurreko puntuan adierazi diren arrazoiengatik, itzulpen berria egitea erabaki zuten: (...).